Mitologia

Mitologia herri, kultura edo erlijio bateko mitoen multzoa da. Historia mitologiko ezagunenetakoak grekoa, erromatarra eta nordikoak dira. Bakoitzak mundua ikusteko era desberdinak proposatzen ditu eta hauek Lehen Hezkuntzan ikasteak onurak ekar ditzake.

Lehenengo eta behin, grekoek, adibidez, jakin zuten pasioak eta giza zirrarak bere jainkoengan eta mitoetan irudikatzen, gehiago beste inongo kulturarik baino. Arrazoi honengatik, mitologia hau ikasterakoan posiblea da zirrarak edo egoerak ezagutzea eta bakoitzak bere burua pertsonalki ezagutzea. Gainera, leku bateko mitoak ezagutzea eta nola agertzen diren kultura horretan ulertzea ezinbesteko zeregina da bidaiatzeko eta gainerakoak ezagutzeko.

Horrez gain, mitologia artea ikasteko erabil liteke, artelan asko mitologian oinarrituta daudenez gero. Adibidez, Botticelli-ko Venusa, mitologia erromatarreko Venus jainkoarengan oinarrituta. Lagungarria izango litzateke Esne Bideko planeta asko ezagutzeko ere bai, bere izenak jainko erromatar eta greziarrengandik datozenez gero. Adibidez, Saturno, mitologia erromatarreko nekazaritzako jainkoa zen eta Esne Bideko planeta bat.

Leku hauen mitologiari buruz ikasteko, ikasleek hurrengo liburuetako bat aukeratu behar izango dute eta irakurri:


Liburua irakurri ondoren, informazioa bilatu behar izango dute ordenagailuan liburu horrek hitz egiten duen mitologiari buruz. Gero, liburuaren eta aurkitutako informazioaren laburpen bat egingo dute eta klasean aurkeztuko dute guztiek ikas dezaten.



Comentarios

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Munduko zazpi mirariak

Bost kontinenteak

Euskal Herriko geografia