IKTak mundu osoan
Geografiari esker egin daitezkeen jarduera guztiez gain, ikasgai hau erabil daiteke gainerako mundua ezagutzeko eta leku desberdinetan dauden desberdintasunak jakiteko. Kasu honetan, teknologiari buruzko ariketa bat egingo da ikasleek munduan dauden desberdintasunak jakin ditzaten, eten digitala ezagutu dezaten eta daukaten guztia balioztatu dezaten.
Lehenengo eta behin, ikasleek haien etxeetan eten digitala zer den bilatu eta ulertu behar izango dute. Gero, zer den azaltzen duen marrazkia egingo dute eta hurrengo egunean klaseko paretan esekiko dituzte marrazki guztiak. Ikastetxean, mapa batean aurrerapen teknologiko gutxiago daukaten lekuak seinalatu behar izango dituzte eta zergatik uste duten hori azaldu. Hori azaltzerakoan eta guztien arteko erabakia hartzerakoan, datuak bilatuko dituzte Interneten herri aurreratuei buruz. Amaitzerakoan, mapa batean TIK gutxiago daukaten herriak gorriz margotuko dituzte eta TIK gehiago daukatenak, berdez.
Jarduera honen ondoren, klasean eztabaida bat egingo da eta aurrerapen teknologikoak izatea onuragarria den ala ez esan behar izango dute. Honela, aurrerapen teknologiko gutxiago dituzten herrialdeak baldintza txarragoetan bizi direla ikusiko dute eta haiek haien ingurunean dutena balioesten ikasiko dute.
Izugarri gustatu zait.
ResponderEliminarZe interesgarri Lucía!!! Eskerrik asko mezu hau partekatzeagatik
ResponderEliminar