Jada dakigunez, mundu guztian kultura ugari eta desberdinak daude. Beraz, geografia eta munduko leku desberdinak ikasterakoan, kultura guztiak errespetatu behar ditugula erakustea garrantzitsua da, posiblea delako klaseko lagunen batek ohitura desberdinak izatea. Horretarako, jarduera desberdinak proposatuko ditugu kulturen ezagutzera lantzeko eta klasean eta kanpoan dagoen aniztasuna errespetatzeko.
Jarduera hauek egiteko, ikasle bakoitzak herri bat aukeratu ahal izango du eta egun batean bakoitzak leku horretako arropa tipikoaz jantzita etorri behar izango du. Gainera, ekarri ahal izango dituzte leku horietako janari ezagunak, objektuak, etab. Horrez gain, haien artean hitz egingo dute eta desberdintasunik ez dagoela ikusiko dute. Amaitzeko, herri horietako banderak margotuko dituzte eta hitz batzuk ikasiko dituzte leku horietako hizkuntzetan.
Jarduera hauek guztiek ikasleak lagunduko dituzte herriak, kulturak… ezagutzen eta haiek guztiak errespetatuko dituzte. Gainera, heien klaseko pertsona batek beste jatorria izatekotan, errespetatuko dute bere herrialdea kontuan hartu gabe.
Oso interesgarria eta erabilgarria. Eskerrik asko!
ResponderEliminar