Zergatik landu behar dugu geografia Lehen Hezkuntzan?

Geografia Lurraren deskribapenaz arduratzen den zientzia da. (Pérez, J. eta Merino, M., 2008) eta irakasgai hau Lehen Hezkuntzan irakasteak abantailak izan ditzake; esate baterako, hurrengoak: Lehenengo eta behin, geografiak iragana eta gaur egungo egoera ulertzeko balio du, modu honetan, ikasleek haien familietako kideek bizi duten guztia ezagutuko eta ulertuko dute. Horrez gain, beste erlijio eta kulturak ikastea komenigarria da hauek ulertzeko eta errespetatzeko. Honela, klaseko kide batek ohitura desberdinak baditu, klaseko guztiek tradizio horiek ezagutuko, errespetatuko eta agian partekatuko dituzte. Geografiak ere geografikoki kokatzeko balio du; hau da, leku mugatu batean bizi direla ulertzeko nora joan nahi duten jakin dezaten. Blog honetan, adibidez, kontinenteak, herrialdeak, munduko mirariak... nola irakatsi behar diren agertuko da. Gainera, ikasleek globalizazioa zer den jakin behar dute gaur egungo gizartea ulertzeko eta lurraldeen arteko desberdinak ikust...